Edukira joan

Amaraun sare

Wikipedia, Entziklopedia askea
Amaraun topologiako sarea

Amaraun sarea edo amaraun topologiako sarea sare topologia mota bat da. Bertan, adabegi bakoitza adabegi bati edo gehiagoei zuzenean konektatuta dago. Honela adabegi batetik beste adabegi batera mezua garraiatzeko ibilbide desberdinak daude. Amaraun sare batean estazioek erabat konektatuta egongo balira komunikazioan ez litzateke etenik egongo. Adabegi nagusiek (zerbitzariak) beste zerbitzariekin bere konexioak dituzte.

Funtzionamendua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Amaraun sareko topologian estazioak bata bestearekin konektatuta daude bide batetik edo bestetik, gainerako sare topologiek ez bezala. Amaraun sarean ibilbide desberdinak daude helburura heltzeko. Ezaugarri honek bide erredundanteak ahalbidetzen ditu. Beraz bide bat hondatzen bada beste batetik bideratuko da datu-trafikoa.

Topologia honek ez du behar sareko estazio nagusirik edo zerbitzaririk. Estazio bateren hutsegiteak ez dakar sarea hondatzea.

Amaraun sareak berez leheneratzen dira. Konexio batek edo nodo batek huts egin arren sarea funtzionatzen jarraitzen du, eroritako lekutik komunikazioa igarotzea saihesten delako. Ondorioz amaraun sarea fidagarri bihurtzen da.

Kableri handia behar delako sare garestiak bilakatzen dira. Wireless sareak amaraun sarea osatzen dute kablearen kosturik gabe, kableatutako sareen aurrean abantaila delarik.

Amaraun topologia eta beste topologia bat uztartzean topologia hibridoa eratzen da. Hedapen zabaleko sareek amaraun topologia dute, Internet esaterako.

  • Fidagarritasuna
  • Segurtasuna
  • Egonkortasuna
  • Berez leheneratzen da

Desabantailak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Garestia (klabeak erabiliz gero)
  • Nodo bakoitzak kable gehiago dakar

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]